Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ibilbide orri berria onartu du

Planak jasotzen du ekonomiak eraldatzera eta gizarte antolaketara bideratzeko ardatza, emakumeentzako enplegu gehiago eta hobea eta zainketa lanak gizarte mailan aitortzea. Agiri honek markatuko ditu Jaurlaritzako sailek, aldundiek eta udalek egingo dituzten planek izan beharreko helburuak.
Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ibilbide orri berria onartu du
01 Uztaila | Berria

Emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako VII. Planaren helburua da botere publikoei gidaritza ematea beren jardunak emakumeen mendekotasuna sostengatzen eta justifikatzen duten baloreak aldatzera begira eta androzentrismoan, sexismoan eta matxismoan oinarrituko ez diren baloreak finkatzeko.

 Beste alde batetik, Euskadi nahiko ondo geratu da 2017an Bizitza Baldintzei buruz egin den Inkestan, INE erakundeak berrikitan ezagutzera eman duenean. EAEko txirotasun arriskua %9,7koa da, Nafarroaren atzetik Estatuko bigarren baxuena, hain zuzen.

Indize hori Estatuan %21,6ra iristen da eta txirotasun mailatik behera dauden pertsonen portzentajea neurtzen du. 2017 urtean pertsona baten txirotasun-arriskua kalkulatzen da 8.522 euroko kopurua etxebizitzako kontsumo unitateekin biderkatuta. Txosten honen arabera EAEn ematen da pertsonako irabazi garbien kopururik handiena, hau da, 14.397 eurokoa da, estatu mailan ematen den 11.074ko bataz bestekoaren aurrean.

 

PARTEKATU