Euro ganberako organo honek adostu zuen Europako Batzordeari erreklamatzea oroimen historikoari buruzko politikek Espainian bizi duten egoerari buruzko azterketa objektiboa egitea. Halaber, erabaki horren barruan, Justizia Ministroari idatziko dio 1976ko martxoaren hiruan polizia frankistak Vitoria Gasteizen egin zuen operazioaren ustezko erantzuleak ez auzipetzea argitzea eskatzeko. Esku hartze hartan bost langile erail ziren.
Izaskun Bilbao Barandica Bruselan agertu da prentsa aurrean “Martxoak Hiru” elkarteko Andoni Txasko eta Irune Martínezekin eta poliziaren jarduketa eta gertakariak eragin zituen testuingurua eta inguruabarrak azaltzen dituen pelikulako produktoreekin batera.
Euskal eurodiputatuak Europako Parlamentuaren baitan oroimen historikoari buruz lan egiten duten eurodiputatuek eginiko lana zuzendu du 1976ko martxoaren hiruko gertakarien erantzuleen inpunitateari buruzko kexa aurkezteko. Kexa hau Europako Parlamentuko Kexen Batzordeburu Cecilia Wilkstrom suediarraren aurrean aurkeztua izan da.