Andoni Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du Pepe Álvarez UGT sindikatuko idazkari nagusia

Raúl Arza eta Maribel Ballesteros ere izan dira ordu beteko tarte batez adeitasun giroan egin den batzarrean
Andoni Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du Pepe Álvarez UGT sindikatuko idazkari nagusia IKUSI BIDEOA
18 Ekaina | EBB

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Sabin Etxean hartu du gaur goizean Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuko idazkari nagusi Pepe Álvarez. Ortuzar eta Álvarez beren erakunde biotako ordezkari nagusi gisa egin duten lehen batzarra izan da. Bilera berean izan dira UGT-Euskadiko idazkari nagusi Raúl Arza eta Ekintza Sindikaleko arduradun Maribel Ballesteros.

Topaketa ordu beteko tarte batez luzatu da eta adeitasun giroa izan da nagusi. Euskadi,Katalunia eta Espainiako egoera politikari buruzko ikuskerak partekatzeaz gain, Ortuzar eta Álvarezek gizarte esparruko,lan eta sindikatu arloko hainbat gai jorratu dituzte,besteak beste lan erreformaren etorkizuna, `Mozal Legea´ deritzonaren aldarazpena edo UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek langabe guztientzako gutxieneko errenta ezartzeko helburuarekin sustatu duten Herri Ekimen Legegilea.

PARTEKATU