Argazki oina: Mikel Burzako, EBBren burukidea; Varsoviako alkate ohi den Pawel Piskorski; eta Andrzej Potocki, Poloniako Alderdi Demokrataren kidea
Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria eta kanpo gaietarako burukide Mikel Burzako Varsovian izan dira maiatzarren 23 eta 24an Poloniako Alderdi Demokrataren 80. urteurrena eta herri honen independentziaren mendeurrenaren kariaz Europako Alderdi Demokratak egin duen Kontseilu Politikoan.
Bi egun hauetan EADko buruek Poloniako hiriburuan Europa mailako gizarte gaiei buruzko eztabaida luze eta zabala egin dute eta Europako jardunean eskubide sozialak jasotzeko eta ezartzeko moduaz hitz egin dute.
Italian gaur egun bizi den gatazkak kontinente zaharrean eragin dezakeen egonkortasunik eza ere izan dute hizpide EADko ordezkariek. Kontseilu Politikoan ere informatu da alderdi politikoen finantzaketaren gainean egin den araudi berriaz. Euzko Alderdi Jeltzaleak,bere aldetik, Espainiako estatuko azken gertakariak eman ditu ezagutzera,zeinetan EAJ-PNV eragile nagusi izan den: Estatuko Aurrekontu Orokorren onarpena eta Kataluniako egoera politikoa.
Topaketak ere eman dio EAJri hainbat bilera politiko,ekonomiko eta sozial egiteko aukera,besteak beste Jerzy Gorzelik Silesiako gutxiengoaren liderrarekin.
EADk Varsovian egin duen Kontseilu Politiko hau izan da ALDEko Gobernu buruek eta liderrek Bruselan ekainaren 28 eta 29an egingo duten gailurraren aurrekaria, zeinetan EBBko presidente Andoni Ortuzar eta Izaskun Bilbao Eurodiputatu jeltzalea izango diren, Europako Batasuneko Estatu eta Gobernuetako buruen arteko gailurra egin baino lehen.