Lejarragak eta Gagok Europako koroa irabazi dute

Bost minutu. Kerman Lejarragak ez zuen gehiago behar Europako welter mailako txapeldun bihurtzeko. Kontinenteko lehen tokira iristean sorbalda gainean paseatu zutenean keinuz adierazi bezala, bere errebolberrak beruna jaurtiki zuen eta Bradley Skeete makurrarazi zuen. Bigarren asaltoa amaitu gabe hirutan jarri zuen belauniko eta Skeete Bilbotik joan zen eskuineko masaila zaurituta, saihetsak minberatuta eta burua makurtuta
Lejarragak eta Gagok Europako koroa irabazi dute
01 Maiatza | Berria

Gagok sufrimendua arte bihurtu du eta aho batez irabazi du  

Justizia lortu du  bidean aurkitu dugun boxeolaririk apalenetakoaak, bere onena eman duen eta tolesdurarik izan ez duen kirolariak. Borrokaldi benetan gogorra, pisu baxuenetan ematen denetakoa, dinamita lehor egoten ez denekoa.

PARTEKATU