Financial Timesek Euskadi kokatu du Europako hegoaldean kanpoko inbertsioetarako dauden 10 erregio onenen artean

Financial Times, Britainia Handiko talde editorialak Euskadi kokatu du Europako hegoaldean kanpoko inbertsioetarako erakargarrien gerta daitezkeen 10 erregioen artean, SPRIk komunikatu batean jakinarazi duen bezala.
Financial Timesek Euskadi kokatu du Europako hegoaldean kanpoko inbertsioetarako dauden 10 erregio onenen artean
01 Martxoa | Berria

Egunkari prestigiodunak, prentsa ekonomikoaren mundu mailako erreferenteak, bi urterik behin egiten du Europako hiri eta erregioen balorazioa. Aurreko edizioan Euskadi irabazle gertatu zen konektibitaterik onena duten tamaina ertaineko erregioen artean.

Oraingo honetan, kanpoko inbertsiorako daukan erakargarritasunaz gain, egunkariak  atzerriko inbertsioa erakartzeko egin den  “Invest in the Basque Country” ekimena saritu dute eta EB osoan tamaina ertaineko  10 erregioen artean kokatu dute.

Rankinga egiteko orduan, Financial Timesek “Fdi Intelligence” dibisiotik 489 kokapen aztertu ditu ikuspuntu ezberdinetatik: potentzial ekonomikoa, azpiegiturak, lan merkatua, kostea/mozkinak, konektibotasuna (logistikoa) eta adeitasuna negozioetan. Halaber, adituen epaimahai batek Europako 146 hirik eta erregiok inbertsioak erakartzeko egiten dituzten estrategiak neurtu dituzte.

SPRI erakundeak gogoratu du Euskadiren erakargarritasuna azken urteotan hazi dela  eta “atzerriko inbertsio zuzena bikoiztu egin dela azken sei urteotan”, hau da 2006 eta 2011 urte bitartean 2.990 milioi euroko kapital fluxutik 6.565 milioi eurora igaro da 2012 eta 2016 urte bitartean.

Ikuspuntu sektorialetik ere, Euskal Autonomi Erkidegoan egiten den atzerriko inbertsioa maila teknologiko ertain eta altuetan egiten da eta %82ko portzentaje batean RIS3  espezializazio adimenduneko estrategiarekin lerrokatutako sektoreetan. Euskadin atzerriko kapitala duten enpresak BPGaren %13 a dira eta 52.000tik gora  lanpostu hartzen dituzte .

 

PARTEKATU