Era berean konfirmatu da Euskadiko lan merkatuak 2017.urte ona itxi zuela okupazio eta langabezia tasari dagokionez. Biztanleria Aktiboa neurtzeko Inkestak Eustatek iragan astean emaniko zifrak hobetu ditu eta 17.900 langabe gutxiago dagoela ezarri du. Tasa %10.5ean dago, hau da, Eusko Jaurlaritzak legealdirako ezarri zuen helburura iristeko puntu erdira. Nafarroak are langabezia tasa baxuagoa dauka,%9,6koa, eta 2017aren azken zatiak utzitako datu onen ondoren, bi euskal lurraldeek gainerako autonomia erkidengoengandik are gehiago urruntzea lortu dute.