Handia eta Loreak pelikulen arrakasta azpimarratu du Izaskun Bilbaok Bruselari hizkuntza gutxituetan eginiko kultura babestera animatzeko

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak Europako Batzordean aldarrikatu zuen atzo hizkuntza gutxituetan egiten eta lantzen diren kultur industriei arreta handiagoa eman beharra “Europa Sortzailea” Batasunak kultura babesteko daukan programa eta tresna nagusiaren bidez
Handia eta Loreak pelikulen arrakasta azpimarratu du Izaskun Bilbaok Bruselari hizkuntza gutxituetan eginiko kultura babestera animatzeko
15 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbao Barandicak lan honen adibideen artean aipatu zituen Handia eta Loreak pelikulak, eta estatu kideen barruan euskaraz eta beste hizkuntza gutxituetan egiten diren ekimenei babesa eta arreta berezia ematen jarraitzea babestu zuen.

Euro Ganberak atzo gaueko azken orduan eztabaidatu zuen Londres hirian Europako Orkestra gazteari ematen zaion babesa hobetzeko txostena. Brexitaren ondorioz. Batasuneko estatu kide guztietako gazteek osatzen duten musika talde honen egoitza Italiara eramango da. EUYOren (orkestraren siglak ingelesez) helburu nagusia da interpretazio arloko profesionalak prestatzea,taldea europar aniztasunaren sinbolo bihurtzen duten elkarbizitza interkultural batean. Kideak Batasun osoko gazteen artean aukeratuak dira eta oso aukeraketa prozesu zorrotzak egiten dira.

PARTEKATU