Ortuzarrek harrera egin dio Sabin Etxean Juan Carlos Piñeirori, Compromiso por Galicia alderdiko idazkari nagusiari

EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea Galiziako alderdiko ordezkariekin batzartu dira gaur. Talde biak koalizioan aurkeztu ziren 2014an Europako Parlamenturako hauteskundeetan
Ortuzarrek harrera egin dio Sabin Etxean Juan Carlos Piñeirori, Compromiso por Galicia alderdiko idazkari nagusiari
02 Martxoa | EBB

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, eta Antolakuntza Arloko burukide arduradun Joseba Aurrekoetxeak Sabin Etxean hartu dituzte gaur Compromiso por Galicia taldeko ordezkariak,hain zuzen ere Juan Carlos Piñeiro idazkari nagusia eta Orlando Villamayor Antolakuntzako idazkaria. Batzarrak ordu beteko iraupena izan du eta oso giro onean egin da, alderdi biak 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan koalizioan aurkeztu zirela gogoan eta EAJ-PNVk Galeuska izpirituari eusteko egin duen apustu historikoaren barruan.

Europarako hurrengo hauteskundeak 2019an izango dira eta alderdi biek koalizio berean parte hartzeko aukera izan da gaurko topaketan aztertu duten gaietako bat. EAJ-PNVk eta Compromiso por Galicia-k partekatzen duten  nahia da hala gerta dadila. Galiziako egoera politikoa eta abertzaletasunak erkidego horretan bizi duen zatiketa eta berregituraketa ere izan dute hizpide talde biotako ordezkariek. Burukide jeltzaleek, beren aldetik, Galiziako ordezkariei eman diete ezagutzera Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean egiten ari diren lanak. Ortuzarrek eta Piñeirok hitzartu dute hurrengo batzarra udaberri aldean egingo dutela.

PARTEKATU