Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu du EAJ-PNVk planteatutako proposamenaren oinarriek bat egiten dutela Europa eraikitzeko prozedurarekin. Eztabaida hau babestea eta ahalbidetzea da “gatazka berriak prebenitzeko modurik onena”, adierazi du.
Bilbaok esan du inguruabar horiek eta euskal hiritargoaren gehiengo baten borondateak eztabaida abian jartzera animatzen dutela “zeinetan nazioen arteko borondatezko batasunaren aldeko apustua egiten dugun. Nazio horiek izan badira eta errealitate bilakatu nahi dituzte Konstituzioaren baitan indarrean dauden printzipioak. Horrela eskaini nahi dira egonkortasuna eta irtenbideak”. Argudio horiek erabilita, Europako erakundeei, “Brusela eta Estrasburgoko parlamentuei, eskatu die gatazka berririk gerta ez dadin, elkarbizitzaren aldeko apustu hau babes dezatela estatuen nazionalismo zaharkituaren aurrean, hori delakoan Europaren eraikuntzaren areriorik txarrena”.