Era berean babestu du Guy Verhofstad ALDE taldeko Presidenteak izenpetutako zuzenketa, estatuetako zerrendetan eskuduntza legegileak dituzten erregioentzat uzteko, “Aniztasunean Elkartuta” goiburuan ezarritakoa betetzea helburu.
Europako Parlamentuak Danuta Hubner komisario ohiak koordinatutako txostena eztabaidatu du. Txosten honetan banatzen dira Erresuma Batuak Batasunetik irtendakoan libre utziko dituen eserlekuak.
Jeltzaleen ikuspuntutik, Europako politika hauek “kohesioa irabaziko dute Europa mailako erakunde politikoak indartuz , hau da, Europa mailako erakundetzat hartuko direlako eta halaxe gisa jardungo dutelako. Horregatik babesten dugu proposamen hori eta zerrenda horietako lehen tokia familia politiko bakoitzeko hautagaiak hartzea, hau da, nazio abizenik gabe. Hori da Brexita moduko arazoa aukera bihurtzeko modurik onena”.