Izaskun Bilbaok azpimarratu du Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena eredugarri izan daitezkeela Europako Ogasun bat antolatzeko orduan

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak aldeztu du sozietateen gaineko zergaren gutxieneko tipo bat ezartzea, BEZA harmonizatzea eta OCDEren protokoloa mozkinen deslokatzearen kontra aplikatzea direla EB osoan fiskalitatearen ekitatea eta funtzionamendua hobetzeko oinarriak
Izaskun Bilbaok azpimarratu du Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena eredugarri izan daitezkeela Europako Ogasun bat antolatzeko orduan
06 Otsaila | Europako Legebiltzarra

Bilbaoren esanetan neurri hauek guztiak eraginkorragoak izango dira Europa mailako ogasun batean eta altxor propio batekin. Era berean azpimarratu du hori antolatzeko orduan eredugarri izan daitezkeela Euskadiko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena, bakoitzaren ekarpenak bere eginkizun eta funtzioen arabera ezartzeko modua planteatzen dutelako.

Eurodiputatu jeltzaleak esan du neurri horien eraginkortasuna areagotuko dela Europa osorako Ogasun bat bere altxor propioarekin antolatzen den neurrian “eta hori da Europako federalista guztiok nahi eta aldezten duguna”. Europa mailan hartu diren erabakiak kontuan hartu gabe Batasunak Euskadiko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Hitzarmena desagerraraziko dituela esaten duten ahotsak entzuten diren une honetan, euskal eurodiputatuak horiek itun biak aldarrikatu ditu eta beren balioa azpimarratu du Europako ogasun zentralari estatuek egin beharreko ekarpenak arautzeko oinarritzat har daitezkeela esanez.

PARTEKATU