EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Hezkuntzaren aldeko Estatu-Itun Sozial eta Politikoa egiteko Azpibatzordeari oinarrizko jotzen dituen hainbat aipamen egin dizkio Txostena eztabaidatzen hasi orduko. Baldintza horiek betetzen badira baino ez du EAJ-PNVk organo horretan parte hartuko.
Azpibatzorde honetako kideei formalki helarazi zaien agiriaren bidez, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak baieztatu du EAJ-PNVk ez duela parte hartuko “Euskadik Hezkuntza alorrean daukan berezitasuna eta eskuduntza argi eta garbi jaso eta bermatuko ez duen Estatuko Itunean”. Era berean eskatu du “Euskadiren eskuduntzetan eginiko inbasioen kontrako salaketa” jasotzea eta “Estatuko Gobernuak Hezkuntza alorrean eskudunak diren euskal erakundeen arau eta erabakien kontra aurkeztutako errekurtsoak” eta “hezkuntzaren uniformizazioa eta birzentralizazioa” arbuiatzen direla.
Aurkeztu duen idazkian Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du Euskadik eskuduntza esklusiboa duela Hezkuntza alorreko gai guztietan, maila, gradu, modalitate eta berezitasun guztietan. Eskuduntza hori Autonomia Estatutuan ez ezik, gainerako Autonomia Erkidegoek ez bezala, Espainiako Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian ere aitortzen zaio eta, horri lotuta, Hezkuntza legeak eta Hezkuntza eredu propioa egiteko,onartzeko eta betearazteko ahalmena ere bai. Horregatik gaineratu duenez “Ez du Hezkuntza eredu bakar bat egon behar” baina gogora ekarri duenez “erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa behar da”.
URTARRILAk 23 | Dokumentoak
A LA SUBCOMISIÓN PARA LA ELABORACIÓN DE UN GRAN PACTO DE ESTADO SOCIAL Y POLÍTICO POR LA EDUCACIÓN