EAJ-PNVk Bruselasi eskatu dio Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena defendatzea, Europako Batasunaren baitan herrialde gatazka berriak prebenitzea xede

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak Batasuneko erakundeak animatu ditu Euskadiko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena defendatzera, une honetan itun horien kontra egiten ari diren kritika demagogiko eta oportunistetatik babesteko. Hitzarmen biak legezkoak, gardenak, bidezkoak eta solidarioak dira, eta EBren barruan herrialde gatazka berriak prebenitzen laguntzen dute
EAJ-PNVk Bruselasi eskatu dio Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena defendatzea, Europako Batasunaren baitan herrialde gatazka berriak prebenitzea xede
12 Abendua | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak gogoratu du EB barruan legez onartuta dauden sistema biak euroganberak hainbatetan goraipatu dituela ehunka urtetan elkarbizitzan lagundu dutelako eta “Europako federalismoaren” adibide eredugarriak direlako.

Bilbaok berretsi du Ituna eta Hitzarmena eredugarriak direla “Konstituzio barruan dauden erantzukizun sistemak direlako, Gorte Nagusietan %90ak babesten dituelako, alde bakarreko arriskua inplikatzen dutekaji eta konstituzionalak, gardenak eta solidarioak izateaz gain argi geratu delako guztiz baliagarriak direla erregio baten autogobernuaren garapenerako”.

Eurodiputatu abertzaleak Batasuneko erakundeei eskatu die “Euskadiko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena babestea”. Amaitzeko eskatu die eragotz dezatela “demagogiak, oportunismoak, nazionalismorik zaharkituenak eta arduragabekeriak erkidegoak elkarren kontra jartzea eta arazorik ez dagoen tokian gatazkak sortzea, Espainiako gobernuko presidenteak onartu berri duen bezala”.

 

PARTEKATU