Raffaele Annecchino, MTVren Viacom International Media Networks (VIMN)-eko Europako presidentea Bilbo bisitatu zuen duela urte batzuk. Hiria ezagutzen ari zela Guggenheim Museora iritsi zen. Irudiak txunditu egin zuen “Hara, plaza honetan kontzertu bat egin nahi nuke” pentsatu zuen. Gurari hura errealitate bihurtu da. MTVk Bizkaian egingo du musikaren Europa sariak emateko ekitaldian. 2018ko azaroaren 4an izango da, Barakaldoko BEC-en.