Euskadik bosgarren Kayak Surf txapelketa eskuratu du

Euskadiko Kayak Surf selekzioak bere bosgarren munduko lehiaketa eskuratu du Ipar Irlandan aste oso batean lehiatu ondoren. Euskadiko taldeko iturriek adierazi dutenez «beste behin ere» Euskadiko selekzioak modalitate honetako «munduko potentziarik handiena» izaten jarraitzen duela erakutsi du.
Euskadik bosgarren Kayak Surf txapelketa eskuratu du
01 Azaroa | Berria

Final gogorraren ondoren, Euskadik  30 puntu eta lehen tokia  eskuratu zuen. Bigarren izan da Ingalaterra, 35 punturekin, Gales, 46 punturekin eta Irlanda 49 punturekin.

PARTEKATU