Tourra Iparraldean erabakiko da

Txapela buruan eta ibili munduan. Txapela buruan iritsiko da Frantziako Tourreko irabazlea Parisera, datorren urteko uztailaren 29an. Egun bat lehenago, lasterketak probarik erabakigarriena biziko du erlojuaren kontra egingo den banakako lasterketan- Tourreko bakarra- Senpere eta Ezpeleta artean dagoen 31 kilometroko tartean. Tourra Euskal Herrira bueltatuko da euskal lurretik igaro barik hamabi urte eman ondoren . Datorren urtekoa etapa erabakigarria izango da Euskal Herrian egingo dena.
Tourra Iparraldean erabakiko da
01 Azaroa | Berria
PARTEKATU