Segurtasun Pribatuko Kongresuan eskaini duen hitzaldian, Diéguezek adierazi du zibersegurtasunari buruzko aholkularitza eta aholkuak emateko linea ireki dela eta dagoeneko kontsultak egin daitezkeela incidencias@bcsc.eus helbide elektronikora idatziaz.
Halaber, Ertzaintzarekin ziberdelituak prebenitzeko eta kritiko jotzen diren azpiegitura publikoak babesteko izenpetuko den lankidetza hitzarmena prestatzen ari dira.