Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur baieztatu du “ematen duela” Puigdemont Presidentea eta Belgikan dauden Kontseilariak atxilotzeko euro-agindua ezeztatzeko erabakia hartu dela “Belgikak Espainiako epaileen jarduna txarretsiko” zuela pentsatuta.
Bozeramaileen Batzordearen bileran sartzeko orduan egin dituen adierazpenetan, Aitor Estebanek esan du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak erabaki hori ez duela hartu “Kataluniako Presidenteak eta Kontseilariek itzultzeari buruzko iritzia aldatu dutelako, baizik eta Belgikako Justiziak sedizio eta errebelamendu delituak Espainiako epaileek ez bezala ulertuko zituela pentsatu duelako”. Bozeramaile jeltzalearen esanetan “egoera horren aurrean, atzerako urratsa ematea erabaki dute”.