Azken legealdian, Almudena Otaola Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kabineteko burua izan da.
Saiatua
Zintzoa
Ekintzailea
Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Beti saiatzen da gauza bakoitzaren alderdi onari begiratzen. Parte guztiak asebetetzeko moduko irtenbideak eta akordioak bilatzen ditu beti. Bakegilea da.
Eusko Jaurlaritzan hasi arte, esparru pribatuan lan egin zuen giza baliabideen alorrean, funtzio publikoan eta lan harremanetan. Lana uztartu du zinegotzi lanarekin eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradore ardurekin.
Okondoarra da jaiotzez, eta Laudion bizi izan da azken 16 urteotan. Almudenak beti azpimarratu ohi du Aiaraldekoa dela. Bere bi altxorrak dira bere seme biak eta bere familiarengandik jaso dituen baloreak irakasten saiatzen da: elkartasuna, garbitasuna, zintzotasuna eta esfortzuaren balioa.
Esfortzua da helburuak zehazteko eta lortzeko bidea.
Okondoko txoko guztiak. Bat aukeratu beharko banu, gure etxe ondotik ibaiak egiten duen bidea.