KONGRESURAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Aitor Esteban

Aitor Esteban Bravo 2013tik izan da Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, eta hurrengo hauteskunde Orokorretan izango da EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendako burua.

Behatzailea

Saiatua

Elkarrizketarako irekia

Aitor Esteban AITOR 59" TAN
Aitor Esteban

Aniztasuna eta txikitasuna maite ditu, bere bizitza politikagintzarekin oso lotuta egon da gaztetan, 16 urterekin, talde jeltzaleko alderdikide egin zenetik. Lau urte geroago izendatu zuten EGIren Aberri Kontseiluko Idazkari. Esparru pribatuan lanean hasi zen eta ondoren Bizkaiko Foru Aldundian sartu zen. Aldundiko bozeramaile eta Bizkaiko Parlamentuko presidente izan zen. Kongresuko diputatua da 2004az geroztik.

Aitor Esteban (Bilbo, 1962) Zuzenbidean Doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate bereko irakaslea izan da Zuzenbide Konstituzionala eta Euskadiko Sistema Instituzionala ikasgaietan. Amerikako indioen kulturan aditua da eta herri indigenen legerian ikertzea du gustuko.

Jakin dakigu politika egiten eta adosten. Hitzematen dena beteko denaren bermea gara eta erakutsi egin dugu.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Gorbeia mendia