KONGRESURAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Agurtzane Llano

Agurtzane Llanok bere herrikideen zerbitzura jartzeko bokazioa izan du beti: Artziniegako alkatea izan zen zortzi urteetan eta, orain ere, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Saileko Zuzendari lanetan.

Nortasun sendoa

Pazientzia

Enpatia

Agurtzane Llano
Agurtzane Llano

Aiara bailararekin daukan konpromisoa azaltzera begira, lehen erreferentzia biografiko gisa esan ohi du 2007tik 2015era bitartean bere herrikideek Artziniegako alkate egin zutela. Arabako erdi aroko hiribildu hartan jaio zen.

Pedagogia ikasi zuen eta euskalduna da uste osoz. Une honetan, Agurtzanek Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritza kudeatzen du. EUDEL Euskal Udalen Elkargoaren Arabako Herrialde Batzordeko kidea eta CETALFA Arabako Finantza Batzordeko kidea izan zen.

Aretha Franklin du gogokoen eta bere abestietako protagonistei gertatzen zaien bezala, konpromisoa, esfortzua eta nork bere burua hobetzen jarraitzeko asmoa dira bi umeren ama honek egunerokoari aurre egiteko orduan baliatzen dituen tresnak.

Pertsona baten talentuaren %50, interesa baino ez da.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Artziniega eta Aiara Harana.